GURE ESKOLA‎ > ‎

AURKEZPENA

Zeanuriko eskola, nekazal inguruko herri batean kokatzen da, nahiz eta ikastetxera datozen familien iturri ekonomiko nagusia nekazaritza ez izan.

Zeanuri Bizkaiko hegoaldean eta Arabako mugan kokatutako udalerria da. Arratia bailaran dago eta 67,46km2rekin, hedadura aldetik, Bizkaiko herririk handienetakoa da. Itsasoaren mailarekiko 200 metrora dago kokatuta herriaren erdialdea, eta gainerako auzorik gehienak garaiera handiagoan kokatzen dira, Gorbeia mendiaren magalean. Auzunerik garrantzitsuenak: Ipiñaburu, Altzusta, Otzerimendi, Altzuaga, Undurraga, Asterri eta Uribe dira.

Herriaren sakabanaketa hau dela eta ikasle asko eskolara autobusez etortzen dira.

Bertakoek "Zeani" ere deitzen diote herriari.