PROIEKTUAK‎ > ‎

IKT

Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoko Ereduan sartuta dago gure ikastetxea. Proiektu honen bitartez ikt-ak gure eguneroko
jardunean ezartzen saiatzen gara, bai ikasleekin zuzenean egiten dugun lanean eta baita eskolako beste esparru guztietan.
 
Proiektuak 3 garapen maila ditu eta 2013-14. ikasturtean Zeanuri HLHI-k bigarren maila gainditzea lortu zuen.

Honetaz gain gure ikastetxean ikt-en erabileran hobetzeko lanean diardugu. Asmo honekin 2014-15 ikasturtean lehen hezkuntzako gela guztietan arbela digitalak jarri ditugu, tresna oso baliagarria ikusten dugulako gure ikasleen garapen digitalean laguntzeko.



Honetaz gain lehen hezkuntzako 3. zikloan hezkuntza sailak ezarritako eskola 2.0 proiektua ere martxan dugu. Ondorioz, 5. eta 6. mailako ikasle bakoitzak ordenagailu minieramangarri bat du eskolan erabilgarri eta sarera konektatuta.