KALITATEA HEZKUNTZAN

Kalitatea Hezkuntzan sarea ikastetxe publikoen lan taldea da: era koherente, sistematiko eta etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten du. Ikastetxe osoari eragiten diona era globalean: ikas-irakas prozesua, tutoretza, metodologia, antolakuntza, funtzionamendua ...

Honek partehartzaileei prestakuntza eta berrikuntza arloan esperientziak partekatzea errazten die, elkarlana bultzatuz. Baita babesa eta ziurtasuna eskaini ere.

Partaide guztiak ezberdinak dira eta aniztasun horretatik abiatuta maila berean denen partehartzea bultzatu egiten da: denak dira protagonistak eta denak dira aktiboak. Norberaren nortasuna eta erritmoa errespetatzen da.

Sareak hobekuntzarako hain beharrezkoak diren gogoeta uneak eskaintzen ditu. Gogoeta berak nahitaez ebaluazioa (kanpo zein barukoa) egitera eramaten ditu eta ebaluazioaren ondorioz epe luzerako begira planifikazioa egiteko bidea errazten du.

Azken xedea ikasleen garapen integrala lortzea da.