ZERBITZUAK‎ > ‎

JANTOKIA

 

JANTOKIA


  • Hezkuntza Sailak jarritako menuen prezioak hauek izango dira:

    • Garraio dirulaguntza duten ohiko ikasle bazkaltiarrak 3,30 €/menuko

    • Ohiko ikasle bazkaltiarrak eta 2 urteko ohikoak 4,60 €/menuko

    • Ez ohiko ikasle bazkaltiarrak 5,20 €/menuko



ORDAINKETA MOTA: bankutik transferentzien bitartez (derrigorrezkoa da “Doakion hirugarrena” inprimakia beteta izatea)


  • Ohiko ikasle bazkaltiarra, ikasturtean jantokia gutxienez 4 egunetan erabiltzen duena da (%80)

  • Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko da honako kasu hauetan:

  • Ikasle-kolektibo bat ez denean jantokira joaten aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriak egin eta piknik zerbitzurik behar ez badute, beti ere, aurrez enpresa esleipendunari jakinarazten bazaio.

  • Jankidea ez bada astebetez edo aste gehiagoz jarraian jantokira joan behar, beti ere, gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten bada.

  • Bi kasu horietan itzuli beharreko zenbatekoa kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da.

  • Eskola jantokiak funtzionatzen ez duenetan, itzulketak, hala badagokio, une horretan indarrean dauden Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak emandako jarraibideen arabera egingo dira.

  • Kobratutako kuotak hurrengo hilabetean itzuli ahal izango dira, kobratu beharreko kuotei kenduta..

  • Bekadun ikasleei, beka onartu arte, jantokiko kuota kobratuko zaie, eta bekaren dirua eskolara heltzen denean itzulpena egingo da. Beste alde batetik, bekadun ikasle bazkaltiarrei, faltagatik, ezin zaie dirurik bueltatuko.

  • DERRIGORREZ telazko serbiletak erabiliko dira, etxetik ekarrita eta izena jarrita.

  • MENU BEREZIAK: Ikasleren batek, medikuak aginduta, dieta berezi behar izan ezkero , eskatu dezakezue, beti ere mediku espezialistaren ziurtagiria aurkeztuz.

  • Denon ardura da, baita zuena ere, jantokiko zaintzailenganako errespetua zaintzea.

  • Jantokiko kuotak ez ordaintzeak zerbitzuaren erabilpenaren etetea ekarriko du, aparteko akordiorik ez badago. Erabakia jantokiko batzordean hartuko da.

  • Ikasleren bat goizean zehar eskolatik kanpo badago, jantokira sartzeko azken ordua 13:10 izango da. Ordu horretatik aurrera ezin izango da jantokira etorri.

MENUA