NORMALKUNTZA

Zeanurik herri euskalduna izatea lortu du orain arte. Honek gure eskolan giro euskalduna bizitzea ahalbidetzen du. Hala ere, hau horrela mantentzeko lanean jarraitu behar dugula uste dugu. Ikastetxe euskalduna izanik, euskara izango da ikastetxeko eremu eta estamentu guztietako komunikazio hizkuntza. Era berean gure ikasleek euskal kultura ezagutzeko eta bereganatzeko ahaleginean lanean jarraituko dugu.

Horretarako gure eskolan Hizkuntza Normalkuntza Proiektua aurrera daramagu. Euskeraren erabilera bultzatzeko prestaturiko ekintza ezberdinak bultzatzen ditugu, gure inguruko beste ikastetxe batzuekin elkarlanean.