GURASOAK

ESKOLAREKIN HARREMANAK

Gure eskolan gurasoek irakasleekin hitz egiteko eguna barikua da. Egun horretan zuen seme-alaben tutorearekin egoteko aukera dozue (aurretik ordua hartuta).

Beste alde batetik eskolaren eta gurasoen arteko komunikazioa mantentzeko beste bide batzuk ere ba dagoz. Ikasle bakoitzari eskolara sartzen denean eskolako email kontu bat ematen zaio eta email helbide hori da eskolak erabiliko duena gurasoekin harremanetan jartzeko eta oharrak bialtzeko posta elektroniko bidez.

Horretaz gain, telefonoa eta ikasle bakoitzaren agendaren bitartez ere komunikatu gaitezke.

GURASO ELKARTEA

Zeanuriko eskolako guraso elkartea eskolako erakundeetan aktiboki parte hartzeko osaturiko elkarte bat da. Horrelako ekintzetan parte hartzen du batez beste:

  • Eskolaz kanpoko ekintzak antolatu eta aurrera eraman

  • Eskolako jaietan eta ekintza osagarrietan irakasle eta ikasleekin batera parte hartzea.

  • Gurasoentzako eta irakasleentzako eskola, ikastaro, hitzaldiak... antolatu.

Guraso elkartea familiek ematen duten urteko kuotaren bidez eta beste erakunde batzuen eskutik jasotzen dituen diru laguntzen bidez gestionatzen da.

GURASO ARDURAK

  • Ikasleek, eskolatik ordutegia amaitu baino lehenago irten behar bada (medikuarengana joateko eta abar...), gurasoen baimena ekarri behar dute (ohar bat), aurretik tutoreari emateko. Ikaslea beti nagusi baten laguntzarekin irtengo da eskolatik.

  • Eskola orduetan antolatzen diren ekintzetan parte hartzea ezinbestekoa da, eta horrela ez izatekotan, medikuaren justifikantea ekarri beharko dute. (H. fisikoa eta abar..)

  • Sartzeko eta irteteko orduetan puntualtasuna oso garrantzitsua da. Irteteko orduetan, batez ere H.H.ko ikasleak direnean, seme-alaben bila etortzen bazarete, puntualtasunez etorri.

  • Ikastetxeko gunetik ikasleak ezin izango dira irten gurasoen baimen barik.

  • Goizean zehar ikaslea eskolatik irten ezkero (medikuarengana joateko eta abar...), jantokira etortzeko, bazkal ordua hasi ostean hamar minutuko tartea egongo da ikasle jantokian sartzeko. Ordu honetatik aurrera ikasleak eskolatik kanpo bazkaldu beharko dau.

ESKOLA ASEGURUA

Gure eskola hezkuntza saileko zentru publiko bat da, eta beraz, gure ikasleren bateri zeozer gertatu ezkero sistema publikoak (osakidetzak) emango zion zerbitzua.

Istripu edo ezbeharren bat gertatu ezkero, eskolaren lehen pausua etxera deitzea izango da egin beharrekoa familiarekin adosteko.

HELBIDE INTERESGARRIAK GURASOENTZAKO GOMENDIOEKIN

https://sites.google.com/a/zeanurikoeskola.com/zeanurihlhi/eskola-komunitatea/gurasoak/GURASOTASUNA.png